

Zer da?
Euskaraldia hizkuntza ohiturak euskarara ekar ditzazun lagunduko dizun ariketa praktikoa da.
Noiz?
Maiatzaren 15etik 25era izango da, 11 egunez.
Nola?
Ahobizi edo Belarriprest txapak jantzita.

AHOBIZI
Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut.

BELARRIPREST
Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.
Azken batean, euskara ulertzen duten guztiekin
euskaraz egitea da Euskaraldiak proposatzen diguna. Hizkuntza portaera hauek jendartean ohiko bihurtzea
da ariketarekin lortu nahi dena. Helburua euskara gehiago, gehiagotan eta jende gehiagorekin erabiltzea da.
